151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udaltzainburuaren izendapena

Alkatetzak, 2019ko uztailaren 4ko 283/2019 Ebazpenaren bidez eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legean eta Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, ebazten da:

Lehenbizikoa.–Rodrigo García de Galdiano Usúa Lizarrako udaltzainburu izendatzea, behin-behineko langileen araubidearekin. Indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, eta Udalaren gaur egungo aurrekontu indardunean jasotako lansariak.

Bigarrena.–Izendapenak 2019ko uztailaren 9tik aitzina izanen du eragina eta nire agintaldiaren bukaera egunera arte, non tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez den.

Hirugarrena.–Kargua Alkatetzaren mende egonen dela xedatzea.

Lizarran, 2019ko uztailaren 11n.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1909468