151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (aipatu foru dekretuak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du).

–5/2019 aurrekontu-aldaketa. Kreditu berezia:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 924.185,91 euro.

Finantzaketa:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 531.599,36 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 392.586,55 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Corteseko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Cortesen, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1909478