151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Bilkuren araubidea

Zizur Zendeako Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin bilkura berezian, erabaki zuen bi hilabetetik behin egitea bilkura arrunta, hilabeteetako bigarren asteazkenetan, 19:30ean, uztailean eta abuztuan izan ezik, oro har, Udalaren osoko bilkurak zenbatero eginen diren finkatzen duten Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38.a) artikuluari eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 46.2.a) artikuluari jarraikiz.

Orobat, xedatu zuen mugatzea bozeramaileen parte-hartzeak delako 2568/1986 Errege Dekretuaren 94.1 artikuluan jasotako ondorioetarako, gisa honetan: akordio proposamena eginik, talde politikoek bosna minutuko lehen txanda bat izanen dute eta, talderen batek eskatuz gero, hiruna minutuko bigarren txanda bat. Hori bukaturik, udalburuak eztabaida bukatuko du bere parte-hartzearekin, zeinetan laburki berretsi edo aldatuko duen Alkatetzaren proposamena, ukatu gabe norbaitek bere burua mintzaldi batean edo zerrendako gai batean aipatua izan dela jotzen badu, eskatu ahalko diola udalburuari txanda bat emateko, aipatua izateagatik, aplikatzea nahi duen araua argudiatuz horretarako. Txanda hori laburra eta zehatza izanen da, eta ez da bi minutu baino gehiago luzatuko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Gazolatzen, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1909290