151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Deia, “El Ferial urtegirako sarbidearen eta nekazaritzako bidearen obra, N-121 errepideko 61. KPtik, Caparrosoko udal-mugartean” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, okupatu aurreko aktak egiteko

Caparrosoko Udalak, 2019ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi eta jendaurrean jarri zuen “El Ferial urtegirako sarbidearen eta nekazaritzako bidearen obra, N-121 errepideko 61. KPtik, Caparrosoko udal-mugartean” izeneko proiektua, bai eta horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Jendaurreko epea iragan denez alegaziorik jaso gabe, Caparrosoko Udalak, 2019ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Nafarroako Gobernuak, 2019ko ekainaren 18ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen aipatu proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2019ko abuztuaren 21ean Caparrosoko Udaletxean ager daitezen, goizeko 10:00etan, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala egokituz gero, behin betiko okupaziokoak.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa ekar dezakete, euren kontura.

2. Administrazioko peritu izendatzea Mercedes Ronco Marín.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean, tokiko egunkarian, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Caparrosoko Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzari jakinaraztea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 5. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

6. Interesdunei jakinaraztea egintza honen aurka, tramiteko egintza baita, ez dela errekurtsorik paratzen ahal, salbu ulertzen bada horrek gaiaren mamiari buruz ebazten duela, zuzenean nahiz zeharka; hala denean, egintzak administrazio bidea amaitzen duenez, errekurtsoa paratzen ahal da Caparrosoko Alkatetzan edo Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, edo Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean.

Caparroson, 2019ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1908950