151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Interesdunen epatzea 241/2019 gora jotzeko errekurtsoan, Hezkuntza Departamentuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko prozedurari lotuta.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buruaren 2019ko uztailaren 29ko ofizio baten bidez, agintzen da espediente administratiboa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igor dakiola eta interesdunak epatu daitezela 241/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Fernando Sesma Urzaiz jaunak eta Francesca Croccolino Ruffini andreak jarri zuten errekurtsoa, Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 17an emandako 110E/2019 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi zen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egin zen.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2019ko uztailaren 29an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak).

Iragarkiaren kodea: F1910185