151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2019/10 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2019ko ekainaren 5ean egin Osoko Bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontu orokorrean 2019/10 aldaketa egiteko espedientea, ezohiko kreditua.

Iragarkia 2019ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

GASTUAK:

Ezohiko kreditua:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-1601-60901

Legarbidea Auzoko saneamendu eta euri-uren sarea zaharberritzea

140.817,99

GUZTIRA

140.817,99

DIRU-SARRERAK:

Ondoko honen kargu finantzatuko da:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako soberakina

140.817,99

GUZTIRA

140.817,99

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz.

Beran, 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1909684