151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udaltzainburua. Izendapena

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Alkatetzari dagokio udaltzainburua izendatzea, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29.4 artikuluan eta Nafarroako toki administrazioan indarra duen araudian ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gorka Jiménez Juanto Antsoaingo udaltzainburu izendatzea, izendapen libreko behin-behineko langileen araubidearekin. Indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, eta urteroko udal aurrekontu indardunean jasotako lansariak.

2. Izendapenak gaurtik aurrera izanen du eragina nire agintaldiaren bukaera egunera arte, non tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez den.

3. Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea.

4. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilera arruntean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2019ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1909132