151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, etxezain izateko bi lanpostu, D mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Deialdiaren oinarriak 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean, argitaratu ziren. Atarrabiako Udaleko etxezain izateko bi lanpostu, D mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak, oposizioaldia bukaturik eta deialdiko 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, honako hauek izendatzeko proposamena egin du, haiek baitira probak gainditu eta puntu gehien lortu dituzten izangaiak:

–Edurne Ariztia Plaza.

–M.ª Teresa Ochoa Arellano.

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egunean, proposatutako izangaiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte Udalaren Erregistro Orokorrean, baita beste agiri gehigarri batzuk ere, Udalak eskatzen badizkie.

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egunean, proposatutako izangaiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte Udalaren Erregistro Orokorrean. Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa frogatzeko, epaimahaiak proposatu den izangaiaren osasun azterketa aginduko du.

Atarrabian, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1909536