151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Atzera egitea, Musika Hizkuntzako irakasle izateko C1 hizkuntza-eskakizuneko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Eguesibarko Udaleko Alkatetzako ekainaren 26ko 1338/2019 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi zen: bere gain hartzea bere garaian Tokiko Gobernuko Batzarrari eskuordetutako eskumena Udal Musika Eskolan Musika Hizkuntza irakasle izateko lanposturako deialdiaren espedienteari dagokionez (plantillako 7.15a). Euskararen C1 jakite-maila eskatzen zuen deialdi horrek, Eguesibarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko maiatzaren 13an onetsi zuen, eta 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2019ko ekainaren 24an. Horrez gain, aipatu deialdian atzera egiten da, deialdia berriz egin aurretik honako hau aztertzeko: hizkuntza-eskakizuna beharrezkoa ote den eta ezarritako probak eta merezimenduak egokiak ote diren.

Horren ondorioz, aipatu deialdia bertan behera geratzen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1908864