151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Atzera egitea, gizarte-hezitzaile izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Eguesibarko Udaleko Alkatetzako ekainaren 26ko 1337/2019 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi zen: bere gain hartzea bere garaian Tokiko Gobernuko Batzarrari eskuordetutako eskumena gizarte-hezitzaile izateko 6.6, 6.7 eta 6.8 lanpostuen deialdirako espedienteari dagokionez. Eguesibarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen deialdi hori, 2019ko maiatzaren 13an, eta 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2019ko ekainaren 24an. Horrez gain, atzera egiten da aipatu deialdian, deialdia berriz egin aurretik honako hau aztertzeko: 6.6 eta 6.8 lanpostuen hizkuntza-eskakizunak beharrezkoak ote diren.

Horren ondorioz, aipatu deialdia bertan behera geratzen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1908863