150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza. Ablitasko Bake Epaitegian epaile titular eta ordezko epaile izateko karguak hutsik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren Erabakia, Ablitasko Bake Epaitegiko epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela aditzera ematekoa.

Ablitasko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daude, Udalak ez baitu proposamenik egin. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Bake epaile izendatzeko eskatzen diren baldintzak hauek dira: espainiarra izatea, adin nagusikoa, funtzio judizialean aritzeko ezindua ez egotea, dolozko delituengatik inoiz kondenatua ez izatea eta halako delituengatik auzipeturik edo inputaturik ez egotea eta eskubide zibilak osorik erabili ahal izatea.

Izendatua izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (Elio epailearen plaza 1, 31011 Iruña).

Eskaerarekin batera, alegatzen diren merezimenduen frogagiriak aurkeztuko dira, norberaren ibilbide akademiko eta profesionalari dagozkionak.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar egun balioduneko epea dago eskaerak aurkezteko.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 24an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1908945