150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2002-M-9. Akats zuzenketa

Akats bat atzeman da 2002-M-9 erreferentziako iragarkian, paragrafo bat osorik ez dagoelako. 2019ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan. Bidezkoa da, beraz, dagokion zuzenketa hau argitaratzea:

Hau dioen lekuan: “Proiektuak 10etan irekiko dira”.

Hau esan behar du: “Eskaerak aurkezteko epea, lehen aipatutakoa, amaitzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, goizeko 10etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Eskatzaile guztiak ager daitezke bertara, eta beraiek eta Administrazioaren ordezkaritzak sinatutako akta jasoko da”.

Iruñean, 2019ko uztailaren 29an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: E1910150