2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko otsailaren 19an egindako bilkuran, jarraian aipatzen diren erabakiak hartu zituen Mankomunitatearen 2019ko plantilla organikoa onesteko, honako artikulu hauetan ezarritakoari jarraituz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikulua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan ikusgai egon zen, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez zitzaten.
Iragarkia 2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean.
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN 2019KO PLANTILLA ORGANIKOA Funtzionarioak |
LANPOSTUAREN IZENA | ZENBAKIA | MAILA | OSAGARRIAK | SARBIDEA | ADMINISTRAZIO EGOERA |
Idazkaria | 1 | A | Lanpostukoa: %29,72 Lanaldiaren luzapenekoa: %9 | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
LANPOSTUAREN IZENA | ZENBAKIA | MAILA | OSAGARRIAK | SARBIDEA | ADMINISTRAZIO EGOERA |
Ofiziala | 1 | C | Lanpostukoa: %18,36 Lanaldiaren luzapenekoa: %9 | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Administrari laguntzailea | 2 | D | Lanpostukoa: %17,99 Lanaldiaren luzapenekoa: %9 | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Administrari laguntzailea | 3 | D | Lanpostukoa: %17,99 Lanaldiaren luzapenekoa: %9 | Oposizio-lehiaketa | Hutsik |
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen zerrenda |
| MAILA | GRADUA | ANTZIN. | OSAG. | MOTA | LANPOSTUA |
Ruiz de Larramendi Ruiz de Galarreta, Imelda | A | | | %38,72 | Bitarteko funtzionarioa | Idazkaria |
Sanz Morrás, M.ª Puy | C | | | %27,36 | Administrazio-kontratuduna | Ofiziala |
Mendiri García, M.ª Rosa | D | | | %26,99 | Administrazio-kontratuduna | Administrari laguntzailea |
Sainz Leza, Ana M.ª | D | | | %26,99 | Administrazio-kontratuduna | Administrari laguntzailea |
Aguilar Kodesen, 2019ko uztailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Arantzazu Fernández Cayetano.
Iragarkiaren kodea: L1909640