150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia Arizaletako UE-12 unitateko 28. poligonoko 2. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Arizaletako UE-12 unitateko 28. poligonoko 2. lurzatian, Hilario Gregorio Velaz Irurzunek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete batean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; orobat, Udaletxeko ediktuen taulan eta Komunitatean editatzen diren aldizkarietan argitaratuko da, eta ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Deierrin, 2019ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L1909501