150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2019ko uztailaren 17an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea proposamen hau, eranskinean zehazten dena: “Etxe-sailetako patioak okupatzeko eskubidea, goiko solairuetako etxebizitzetara iristea ahalbidetzen duten elementuekin. Aldaketa proposamena”.

Bigarrena.–Onestea eraikingintza-ordenantzaren aldaketa, 2. atalean ondoko hau sartuta: irisgarritasun baldintzak, 3. kapituluan: eraikingintza baldintzak, 16 bis artikulua: igogailuak instalatzea lerrokaduratik at.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barne hartzen dituen hirigintza arauekin batera. Orobat, lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den Nafarroako Gobernuko departamentura igortzea behin betiko onespenaren erabakiaren jakinarazpena, baita erabakiaren kopia autentifikatua, Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetua, eta tramitatutako espediente osoaren kopia ere. Hori guztia aipatu onespenetik hamar eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta igortzea Udalaren Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.”

San Adrianen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1909665