150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Azkoiengo Udalak, 2019ko ekainaren 26an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Arlo hori arautzen duen Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluetan ezarritakoaren arabera, aldeko 7 boto eta kontrako 6 boto egonda,

ERABAKITZEN DA:

1. Alkatetzaren kargurako lanaldi erdiko dedikazio partziala ezartzea. Urteko ordainsari gordina 30.000 eurokoa izanen da, hamalau pagatan banatuta, eta alta izapidetuko da Gizarte Segurantzan. Dedikazio partzialean aritzeagatik ordainsariak kobratzea bateraezina da kide anitzeko organoen bilkura-sariak jasotzearekin.

2. Kide anitzeko organoetara joateagatik honako kopuruak ezartzea:

Osoko bilkuretara joateagatik: 160 euro.

Tokiko Gobernu Batzarrera joateagatik: 50 euro.

Informazio batzordeetara joateagatik: 35 euro.

Kontratazio mahaietara joateagatik: 35 euro.

Osoko Bilkurak berariazko erabakia hartu ondoren eguneratuko da eta zinegotziendako urteko gehieneko kopuruak ezarri dira, parte hartzeagatik. Hona hemen:

Gobernu Batzordeko kide den zinegotziarendako: 5.000 euro.

Gobernu Batzordeko kide ez den zinegotziarendako: 3.200 euro.

3. Zinegotzi karguan aritzeagatik eragindako gastuak Nafarroako Gobernuak haren langileriarentzat ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

4. Ezartzea ordainsari guztien atzeraeraginezko efektua 2019ko ekainaren 15etik, hau da, Udalbatza eratu eta alkatea aukeratu zen egunetik.

5. Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5 artikulua betez.

Azkoienen, 2019ko uztailaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1909432