150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 10. eta 12. lurzatietan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea Noaingo 2. poligonoko 10. eta 12. lurzatien xehetasun-azterketa, Noaingo Errege kaleko 62ko jabeen erkidegoak eta Jakako errepideko 6ko jabeen erkidegoak sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileei, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari, onetsitako dokumentuaren eta egindako txostenen kopiarekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hirigintzako araudiarekin batera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Noain Elortzibarren, 2019ko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1909319