150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

1/2019 aurrekontu-aldaketa “Virgen del Castillo” zahar-egoitza erakunde autonomoan. Behin betiko onespena

2019ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an, argitaratu zen “Virgen del Castillo” zahar-egoitzaren 2019ko ekitaldirako aurrekontuaren 1/2019 aldaketa hasiera batean onetsi zuen erabakia. Jendaurrean ikusgai egoteko legez ezarritako epea iragan da, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Beraz, behin betiko onetsi da aurrekontu aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

6. kapitulua.–Oheak erostea: 1.911,80 euro.

Gastuen aurrekontua gehitzea: 1.911,80 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 911,80 euro.

La Caixak emandako dirulaguntza: 1.000 euro

Sarrera-aurrekontua gehitzea: 1.911,80 euro.

Miranda Argan, 2019ko uztailaren 5ean.–Behin-behineko alkatea, Guillermo Elcano Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1909384