150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ulertzen da behin betiko onetsi dela 2019ko plantilla organikoaren aldaketa, eranskinean jasotzen dena eta Udalak hasiera batez onetsi zuena, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 14an, argitaratu zen.

ERANSKINA

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU-KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA EDO TALDEA

SARBIDEA

BERARIAZKO OSAGARRIA

LANPOSTUKO

OSAGARRIA

Udal agenteak

3

F

C

O

45

14 (%6 txandakako lanak osatzen du, eta %8, indarrean dagoen hitzarmen kolektiboan jasotako dedikazio bereziak).

Laburdurak

–Araubide juridikoa:

F = Funtzionarioa

LKF = Lan-kontratudun finkoa

ABLK = Aldi baterako lan-kontratuduna

–Sarbidea:

O = Oposizioa

OL = Oposizio-lehiaketa

Mendabian, 2019ko uztailaren 8an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1909430