150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 121.,139. eta 140. lurzatietan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki hauek hartu zituen:

1. Osoko Bilkurak, 2018ko urriaren 26an, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Irunberriko Udalak sustatua, Irunberriko 6. poligonoko 121., 139. eta 140. lurzatiei dagokiena. Erabakia argitara eman zen 2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an, eta Foru Komunitateko bi egunkaritan.

2. Ez da alegaziorik aurkeztu planaren aurka.

3. Irunberriko Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Irunberriko 6. poligonoko 121.,139. eta 140. lurzatiei dagokiena, bertako Udalak sustatua.

4. Espedientea Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzura igortzea, jakin dezan eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Irunberrin, 2019ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1909582