150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzaren V. kapituluaren aldaketa, etxebizitzen baldintza partikularrei buruzkoa. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki da, orobat, aldatutako testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzura igortzea ere, Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman sar dezan (NHIS).

Ezkabarteko Udalak, 2019ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzaren V. kapituluaren aldaketa, etxebizitzen baldintza partikularrei buruzkoa. Onespen hori jendaurrean jarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz (2019ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 27koa), Komunitatean hedatuenak diren egunkarietan iragarkiak argitaratuz eta Udalaren iragarki-taulan iragarriz.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan jasotako jendaurreko hilabeteko epea iragan da, eta ez da alegaziorik, oharrik edo kexarik aurkeztu.

Tramitazio horri, Udal Planaren aldaketa xehatua baita, aplikatuko zaio Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluetan ezarritakoa.

Jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe eta, osoko bilkurak behin betiko onetsi duenez, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ondoren ematen da Ezkabarteko Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzaren V. kapituluaren behin betiko idazketa.

Ezkabarten, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1909386