150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Udal Plan Orokorra

Cortesko Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 13ko 118E/2019 Foru Aginduaren bidez (2019ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 28an).

Hirigintzako araudia eta ordenantzak argitara ematen dira, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Cortesko Udal Plan Orokorraren dokumentazio guztia ikusgai dago Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/fae78c43-89a9-4bef-a2be-34c8ec69a2ce/

Cortesen, 2019ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorra (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1909202