150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Egiturazko aldaketa Udal Plan Orokorrean. Behin betiko onespena

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 21eko 123E/2019 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Berriobeitiko Udal Planaren aldaketa. “Muskilda” BPI-1 eta “Elcarte” BPI-4 eremuei eragiten die, eta Berriobeitiko Udalak sustatu du.

Behar den hirigintza araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Berriobeitin, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Raúl Julio Bator.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1909368