150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, 2019an norbanakoei eta familiei dirulaguntzak emateko oinarriena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 466994.

Lehendabizikoa.–Onuradunak. Eskuratze baldintzak.

Prestazio hau eskatu ahalko dute honako betekizunak betetzen dituzten pertsona edo bizikidetzako familia-unitateak:

18 urte gorakoa izatea, edo ardurapean adingabeak dituen adingabe emantzipatua.

Baztanen erroldatua egotea gutxienez 6 hilabete lehenagotik. Salbuespen gisa eta aldez aurreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txostenarekin onartuko dira baldintza hau betetzen ez duten eskaerak.

Familia-unitateak baliabide ekonomikoak ez gainditzea ondorengo mailakako eskalaren arabera:

FAMILIA UNITATEKO PARTAIDE KOPURUA

HILABETEKO DIRU-SARREREN GEHIENGO ZENBATEKOA

1

1.255

2

1.506

3

1.631

4

1.757

5

1.882

6 edo gehiago

2.008

Ez izatea ondasun higigarri edo higiezinen jabe edo usufruktuzkoa ezta kapital etekinik ere, ohiko erabilerako etxebizitza izan ezik. Familia-unitateko kide guztien ondasun higigarriak ezin dira izan 4.680 euro baino handiagoak.

Udalarekiko eginbehar guztiak eguneratuak izatea, izan horiek tributu arlokoak nahiz bestelakoak. Hala egin ezean, eskatuko da hura geroago ordaintzeko konpromisoa.

Bigarrena.–Xedea.

Baztango Udalak emandako banako edo familiendako laguntzak ez aldizkako prestazio ekonomikoak dira, gastu bereziak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez duten pertsona edo familiei, ordaindu ezin diren gastu berariazkoak, arruntak edo ezohikoak izan, unean uneko behar egoerak prebenitu, saihestu edo arintzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesa duten pertsonek dagokion eskabidearen bidez egin beharko dute eskaera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Erregistro Orokorrean emanen den eredu normalduan.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina izanen da. Eskaerekin batera deialdi honetako 5 puntuari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Baztanen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1909679