150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

195/19-3 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua) Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikarien 19 lanpostu betetzeko deialdian

Iruñeko Udalaren zerbitzura Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikarien 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Afapna sindikatuak 195/19 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua) jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Iruñeko Udalak 2019ko apirilaren 16ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako erabakiaren aurka, horren bidez onetsi baitzen aipatu deialdia, 2019ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 23an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie demandatukide gisa autoetan agertzeko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian (Elio Epailearen plaza, 5. solairua); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1910206