150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

333E/2019 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena Altsasuko Lastadi UC10B unitateko Hiri-jarduketarako Plan Bereziari buruz. Desarrollos Energéticos del Norte SLk sustatu du.

Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren xedea da Altsasuko Udal Planaren determinazioak aldatzea Lastadi UC.10 unitateari dagokion esparruan. Lastadi UC.10B unitate berria proposatzen da, non, erabilera bateragarri gisa, erabilera tertziarioak, zerbitzuak eta hotel/hostalekoa ezartzen baitira, 2. poligonoko 799. lurzatian dagoen gasolindegiaren ondoan hotel bat jartzeko.

Funtsean ez da aldatzen planeamenduan ezarritako antolamendua, eta aurreikusten diren antolamenduko determinazio grafiko berriak proiektatutako hotelaren erabilera ezartzeko behar direnak izanen dira, bai eta erabilera horri eta egun dagoenari lotutako bideen eta barne aparkalekuen konfigurazioa ere, berdegune publikoaren erabilerarako laga beharko den azaleraren zehaztapenaz gain.

Ukipen akustikoei dagokienez, UC.10B unitatearen gaineko araudiaren determinazioetako bat da hotel-establezimenduaren jarduera eta eraikitze proiektuetan aurreikusi beharko dela, neurri zuzentzaile eta prebentziokoen artean, eremu akustiko tertziario bati dagozkion kalitate akustikoaren helburuak ere betetzea, alegia, 65 eta 70 dB-ko mailak gainditu gabe gauez eta egunez, hurrenez hurren. Era berean, barne espazioetan helburuak betetzeko bide emanen duten eraikuntza neurriak ere ezarriko dira, halaxe ezarrita baitago Zaratari buruzko 1367/2007 Errege Dekretuaren II. eranskineko B taulan.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Kontuan harturik egoki bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Altsasuko Lastadi UC10B unitateko Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren alde. Desarrollos Energéticos del Norte SLk sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Altsasuko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 17an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1908240