150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1077/2019 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, ekainaren 21eko 996/2019 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez finkatu ziren udalek eta kontzejuek 2019ko ekitaldian transferentzia arrunten kontzeptuan jaso beharreko behin betiko zenbatekoak, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsaren kargura.

Akats bat atzeman da Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 996/2019 Ebazpenean; ebazpen horren bidez finkatu ziren udalek eta kontzejuek 2019ko ekitaldian transferentzia arrunten kontzeptuan jaso beharreko behin betiko zenbatekoak, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsaren kargura. Bermearen kalkuluan egindako akats bat denez, udal eta kontzejuen artean banatu beharreko zenbatekoei eragiten die.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 996/2019 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez finkatu ziren udalek eta kontzejuek 2019ko ekitaldian transferentzia arrunten bidez jaso beharreko behin betiko zenbatekoak, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsaren kargura. Hau da zuzenketa:

Ebazpenaren bigarren puntuan, honako hau dioen tokian:

2. 1. puntuan onartutako zenbatekoari 428,90 euro kentzea, abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 10. artikuluan xedatutakoa aplikatuz Gazteluberriko Udalari ezarritako zigorraren ondorioz. Hortaz, zenbateko hori 191.325.892,80 eurokoa da guztira.

Honako hau behar du:

2. 1. puntuan onartutako zenbatekoari 433,32 euro kentzea, abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 10. artikuluan xedatutakoa aplikatuz Gazteluberriko Udalari ezarritako zigorraren ondorioz. Hortaz, zenbateko hori 191.325.888,38 eurokoa da guztira.

2.–“2019ko transferentzia arrunten funtsaren banaketa” izeneko eranskineko zenbatekoak aldatzea. Erantsitako agirian daudenak dira zuzenak.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea.

4.–Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko uztailaren 26an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

ERANSKINA

Transferentzia arrunten 2019ko funts banaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1910182