150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

331E/2019 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 100E/2019 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Garesko Udal Plan Orokorra.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 100E/2019 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zen Garesko Udal Plan Orokorra, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zen, alegia euskarri informatikoan testu bakar bat aurkeztea, Nafarroako Sistema Informatikoan sartzeko, foru aginduaren xedapen zatiaren 1. apartatuan deskribatutako agiriak jasotzen dituena.

Garesko Udalak 2019ko maiatzaren 29an aurkeztu zuen dokumentazioa euskarri informatikoan.

Udalaren zenbait bilkuratan onetsitako agiriekin alderatu ondoren, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan osatu da Udal Plan Orokorraren agiri bateratua, formatu informatikoan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 100E/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen bezala.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aldeko txostena eman duela kontuan hartuz, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 100E/2019 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Horren bidez, behin betiko onetsi da Garesko Udal Plan Orokorra. Testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Jakinaraztea Garesko Udalari ezen, behin argitaratu ondoren foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udal Plan Orokorraren agiri bateratuaren kopia igorriko zaiola udalari, euskarri informatikoan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 100E/2019 Foru Aginduan onetsi den bezala, araudia argitaratzeko eta aplikatzeko.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 17an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

“100E/2019 Foru Agindua, maiatzaren 28koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Garesko Udal Plan Orokorraren espedientea behin betiko onesten duena. Sustatzailea Garesko Udala da.

Garesko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Garesko Udal Plan Orokorra, Garesko Udalak sustatua. Agiri hauek osatzen dute planaren edukia:

–Koadernoa: Informazioari buruzko memoria. 2018ko azaroa.

–Koadernoa: Antolamenduari buruzko memoria. 2019ko martxoa.

–Koadernoa: Garapen eta betearazpen programa eta azterlan ekonomiko-finantzarioa. 2018ko azaroa.

–Koadernoa: Hirigintzako Araudi Orokorra. 2019ko martxoa.

–Koadernoa: Hirigintzako Araudi Partikularra. 2019ko martxoa.

–Koadernoa: Ondare arkeologiko eta arkitektonikoaren katalogoa eta hura babesteko araudia. 2018ko azaroa.

–Koadernoa: Eraikigintza-ordenantza. 2019ko martxoa.

–Koadernoa: Urbanizazio-ordenantza. 2019ko martxoa.

–Koadernoa: Jasangarritasun ekonomikoari buruzko memoria. 2018ko azaroa.

–Antolamenduko planoak. 2018ko azaroa, bestelako oharrik ez bada:

O.0.1 eta O.0.2, Aurkibidea

O.1.1etik O.1.4ra, biak barne

Lurzoruaren sailkapena eta kategoria, sektore espazialak

O.2.1etik O.2.4ra, biak barne

Lurralde eta hirigintza egitura orokor organiko funtzionala

O.3.1etik O.3.4ra, biak barne

Lurzoru urbanizaezinaren azpikategoriak (2019ko maiatzaren 6an erregistratuak)

O.4.1etik O.4.4ra, biak barne

Sektore espazialak eta erabilera globalak

O.5.1etik O.5.12ra, biak barne

Hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren antolamendu xehatua

O.6.1etik O.6.4ra, biak barne

Mugikortasun sistema eta ukipenak

O.7.1 eta O.7.3, biak barne

Babesa: kultura ondarea eta babes inguruneak

O.8.1.1etik O.8.1.5era, biak barne

Azpiegiturak-goiko ur-hornidurako sareak

O.8.2.1etik O.8.2.5era, biak barne

Azpiegiturak-saneamenduko/euri uretako sareak

O.8.3.1etik O.8.3.4ra, biak barne

Azpiegiturak-elektrizitatea/argiteria

O.8.4.1etik O.8.4.4ra, biak barne

Azpiegiturak-telekomunikazioak/gasa

O.8.5.1etik O.8.5.5era, biak barne

Azpiegiturak-ur hornidura

ZA

Zonifikazio akustikoa

–Koadernoa: Garesko UPOaren gaineko ingurumen ondorioen azterketa, 2014ko urria, udalak 2014ko urriaren 6an behin-behinekoz onetsia.

–Koadernoa: Garesko UPOaren gaineko soinu ukipenen azterketa, 2014ko uztaila, udalak 2018ko urtarrilaren 25ean behin-behinekoz onetsia.

–Azterketa akustikoa, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren errekerimenduari erantzuteko txostena, 2016ko abuztua, udalak 2018ko urtarrilaren 25ean behin-behinekoz onetsia.

–Koadernoa: Garesko UPOaren gaineko ingurumen ondorioen azterketaren eranskina, 2017ko maiatza, udalak 2018ko urtarrilaren 25ean behin-behinekoz onetsia.

2. Foru agindua argitaratzeko baldintza bat jartzea, alegia Garesko Udalak testu bakar bat aurkeztea euskarri informatikoan, Nafarroako Sistema Informatikoan sartzeko, aurreko 1. apartatuan deskribatutako agiriak jasotzen dituena.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Garesko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 28an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1908209