150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

693/2019 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Kliniko Berezien Laguntza Ataleko buru den Adriana Rivero Marcotegui andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 753/2018 Ebazpenaren bidez, Adriana Rivero Marcotegui andrea Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Kliniko Berezien Laguntza Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Adriana Rivero Marcotegui andrea 2018ko uztailaren 16an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Adriana Rivero Marcotegui andrearen izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Kliniko Berezien Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Adriana Rivero Marcotegui andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Kliniko Berezien Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Adriana Rivero Marcotegui andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko uztailaren 16tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Analisi Kliniko Berezien Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Adriana Rivero Marcotegui andreari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Oscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1909193