150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1781/2019 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 2326/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 26an emandako 2845/2018 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1332/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartu ziren lanpostu hutsak zehaztu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 1418/2019 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari. Lanpostu hauek esleitu dira:

Virginia Torres González andreari, zeinak bitarte baterako izendapen bidezko burutza bat izan baitu orain arte, 1243 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Raúl Montes Trincado jaunari 1422 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Lanpostuak B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea eskatzen du.

Alberto Irisarri Lanas jaunari, zeinak merezimendu-lehiaketa bidezko burutza bat izan baitu orain arte, 6943 zenbakiko lanpostu hutsa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Lanpostuak B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea eskatzen du.

2. Lehiatzaileei adieraztea haien destino berrien jabetza egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2019ko irailaren 16an.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Burutza bat betetzen ari diren lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, burutza utzi beharko dute, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin bat.

b) Enplegua banatzeko baimena duten langileek baimen hori mantentzen ahalko dute, atxikipen unitate berriaren antolamendu eta beharrekin bateragarria baldin bada.

4. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz 11 lanpostu hutsik gelditu dira, eta I. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko eta Hezkuntza Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko ekainaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Arkitekto teknikoen lanpostuen lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

9658

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO AGENTZIA

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

B

67712

OSASUN DEP.

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

70019

OSASUN DEP.

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10124

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEP.

TOKI ADMINISTRAZIOKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

B

5823

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

B

35117

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

B

X

37404

HEZKUNTZA DEP.

UNIBERTSITATEEN ETA HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

B

X

7927

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEP.

AURREKONTUAREN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

B

1247

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEP.

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4962

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEP.

NAFARROAKO KIROLAREN ETA GAZTERIAREN INSTITUTUA

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

B

70945

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

B

Iragarkiaren kodea: F1909085