150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1759/2019 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira zenbait pertsona, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan), merezimendu-lehiaketa baterako deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako hainbat burutza betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 1118/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 30ean emandako 1756/2018 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta zenbait epaimahairen izendapena aldatu zen. Ebazpen hori 2018ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 2650/2018 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen burutza batzuk bete gabe gelditu zirela eta aldatu zen epaimahai batzuen izendapena, atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan. Ebazpen hori 2018ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda, eta zenbait burutza bete gabe deklaratu ziren.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1245/2019 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 105/2018 Ebazpenean sartutako zenbait atal, bulego eta unitate parekatuko burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozedura.

Amaitzeko, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda, eta zenbait burutza bete gabe deklaratu ziren.

Zenbait kalifikazio epaimahairen jarduketak bukaturik, merezimendu-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten izangaien izendapen proposamena igorri dute, eta egiaztatu dute beharkizunak betetzen direla, deialdiaren oinarriekin bat.

Orobat, bidezkoa da burutzak bete gabe geratu direla deklaratzea baldin merezimendu-lehiaketa izangai bakar batek ere gainditu ez badu.

Aurrekoa kontuan harturik, eta deialdiaren 14.3 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da kalifikazio epaimahaiek proposatutako buruak izendatzea, postuak merezimendu-lehiaketa bidez beteta, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuarekin bat, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua.

Aipatutako 215/1985 Foru Dekretuaren 19. artikuluarekin bat, burutza bat betetzeko izendatutakoak ebaluazio prozedura baten menpe egonen dira, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak gauzatuko du prozedura hori. Jardun horren ebaluazioa bi alditan eginen da: buru izendatu zutenetik urtebete igarotzen denean eta izendapenaz geroztik hiru urte betetzen direnean. Izendatuak lehen zituen lanpostua eta destinoa, hala denean, gordetzeko eskubidea izanen du, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kalifikazio epaimahaiek proposatutako pertsonak izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, postuak merezimendu-lehiaketa bidez beteta, I. eranskineko zerrendarekin bat.

2. Zehaztea ezen izendatutako pertsonek ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzen jabetza hartu behar dutela, departamentu bakoitzeko idazkaritza tekniko nagusietan edo langileriaren unitateetan, hamar egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera.

Epe horretan jabetza hartzen ez dutenek, salbu aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte burutza betetzeko.

Egoki diren departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiek edo langileria unitateek jabetzaren berri emanen diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar den denboraz, behar diren idatzoharrak egiteko.

3. II. eranskineko zerrendako burutzak bete gabe gelditu direla deklaratzea, izangaiek ez dutelako lortu merezimendu-lehiaketa gainditzeko eskatutako puntuazioa, edo jarduketa plana azaldu eta defendatu ez izateagatik.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Izendapenak

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren
eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Marina Roncal Delgado, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Europako Lurralde Lankidetzarako Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10297 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

Jesús María Ibáñez Arriezu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunaren arloko I+G+b Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10304 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Silvia Ojer Torres, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10302 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Guillermo Bea Cidrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Energiaren arloko I+G+b Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10305 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Amaia Arandia Miura, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Elikakatearen arloko I+G+b Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10303 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

David Carabantes Bernal, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10307 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

Raúl Sáinz Gómez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 6382 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan; 1795 zenbakidun lanpostuaren erreserbarekin, zeina atxikirik baitago Garapen Ekonomikorako Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

Nuria Cruz López, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Kalitate Kontrolaren Bulegoko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 3657 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

María Carmen Mazkiarán López de Goikoetxea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Entseiu eta Laborategi Bulegoko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 2125 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

Arantza Noáin Ramírez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Eraikuntza Bulegoko buru, Hezkuntza Departamentuan, 33199 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako
eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

Maite Aizpún Redondo, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoko buru, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, 2230 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

Andrés Arriaga Oroquieta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Ataleko buru, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, 8079 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan; 3967 zenbakidun lanpostuaren erreserbarekin, zeina atxikirik baitago Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiari, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

Marta Gómez Revuelto, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Lurzoru eta Klimatologia Bulegoko buru, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, 7148 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

II. ERANSKINA

Bete gabeko burutzak

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO,
BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoko burutza.

Lanpostuaren zenbakia: 10060.

Iragarkiaren kodea: F1909086