150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

164/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Iosu Alcuaz Andueza jauna Ingurumena Zaintzeko Ataleko Tafalla-Zangozako Barrutiko koordinatzaile izendatzen duena bitarte baterako.

Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuaren 4. artikuluak azaltzen duenaren arabera, koordinazio unitatea Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikitako unitate organikoa da, eta aipatu atalari dagokio hura antolatzea eta zuzentzea, bai eta lan eskaerak zehaztea eta basozainei jarraibideak ematea ere; basozainek koordinatzaileari eman beharko diote beraien lanaren berri. Artikulu horrek adierazten du koordinatzaile izendatuko dela koordinazio unitatean hautatutako pertsona.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 22ko 456/2016 Foru Aginduaren bidez, departamentu horretako bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi ziren; eta, horren 36 ter artikuluaren bidez, honako koordinazio unitate hauek sortu ziren (bat barrutiko): Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Erronkari-Zaraitzu, Iruña, Zentrala, Lizarra 1, Lizarra 2, Sakana-Mendialdea, Agoitz, Tafalla-Zangoza eta Tutera.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrez gain, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak eskatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak egin baino lehen, aldez aurretik Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak aldeko txostena eman behar du.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak txostena eman duelarik 2019ko ekainaren 7an, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Iosu Alcuaz Andueza jauna Ingurumena Zaintzeko Ataleko Tafalla-Zangozako Barrutiko koordinatzaile izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 20an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1909218