150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

254E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologiako Laguntza Zerbitzuko buru den Luis Miranda Orella jaunaren izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 18ko 276E/2018 Foru Aginduaren bidez, Luis Miranda Orella jauna Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Luis Miranda Orella 2018ko abuztuaren 6an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentzialak eskatu du Luis Miranda Orella jaunaren izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Luis Miranda Orella jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Luis Miranda Orella jaunaren izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko abuztuaren 6tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Foru agindu hau Luis Miranda Orella jaunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 15ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1909556