150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

252E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Erreumatologiako Laguntza Zerbitzuko buru den Eduardo Loza Cortina jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 5eko 507E/2017 Foru Aginduaren bidez, Eduardo Loza Cortina jauna Nafarroako Ospitaleguneko Erreumatologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Eduardo Loza Cortina jauna 2017ko uztailaren 17an jabetu zen postu horretaz.

Osasuneko kontseilariak uztailaren 6an emandako 262E/2018 Foru Aginduaren bidez, aipatutako izendapena luzatu zen, urtebeterako, 2018ko uztailaren 17tik aurrera.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du haren izendapena berriz luzatzeko urtebeterako, 2019ko uztailaren 17tik aurrera, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Eduardo Loza Cortina jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Erreumatologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Eduardo Loza Cortina jaunaren bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko uztailaren 17tik aurrera, Nafarroako Ospitaleguneko Erreumatologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Foru agindu hau Eduardo Loza Cortina jaunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1909355