150. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

239E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Angiologia eta Hodietako Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru den Roberto Centeno Vallepuga jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 6ko 253E/2018 Foru Aginduaren bidez, Roberto Centeno Vallepuga jauna Nafarroako Ospitaleguneko Angiologia eta Hodietako Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Roberto Centeno Vallepuga jauna 2018ko uztailaren 23an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Roberto Centeno Vallepuga jaunaren izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Angiologia eta Hodietako Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Roberto Centeno Vallepuga jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Angiologia eta Hodietako Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Roberto Centeno Vallepuga jaunaren izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko uztailaren 23tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Angiologia eta Hodietako Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Foru agindu hau Roberto Centeno Vallepuga jaunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 3an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1909352