149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Azkoiengo Udaleko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzako 12. artikuluan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udaleko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzako 12. artikuluan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geratuko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1909288