149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Finken normalizazioa, 1703. eta 1199. lurzatietan (San Juan de Dios Klinika), U.I. IX-Belosogoiti unitatean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko ekainaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-JUN-19 (7/CV).

“Ikusirik 2014ko otsailaren 11ko (3/CV) katastroko 5. poligonoko 1199. eta 1703. lurzatietan finkak normalizatzeko proiektua, Belosogoitiko U.I. IX unitateko A-4 eremukoak eta ZO-1 zonakoak baitira; IKUSIRIK Marcos Escartinek San Juan de Dios Ospitalearen izenean egindako eskaera, finken normalizaziorako proiektuaren aldaketa helburu duena, eta Hirigintza Gerentziako Hirigintzako Planeamendu zuzendariaren 2019ko ekainaren 7ko eta gerentzia bereko legelariaren 2019ko ekainaren 3ko txostenei jarraikiz,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batean onestea katastroko 5. poligonoko 1199. eta 1703. lurzatietan finken normalizazioa aldatzeko proiektua, Belosoko U.I. IX unitateko A-4 eremukoak eta ZO-1 zonakoak baitira, Marcos Escartinek sustaturik San Juan de Dios Ospitalearen izenean.

2. Oroitaraztea ezen normalizatzeko proiektu honen ondoriozko gastu guztiak haren sustatzailearen bizkar izanen direla.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.”

Iruñean, 2019ko ekainaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1909079