149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2019ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3. aldaketa 2019ko aurrekontuan, kreditu berezia gaitzeari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1909208