149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 3an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena Magnesitas Navarras SAk sustatutako enpresa proiektua, magnesio oxidoa fabrikatzeko hirugarren lerroaren instalaziorako, Zubirin (Esteribar).

2019ko maiatzaren 31n, Magnesitas Navarra SAk eskaera aurkeztu du, foru intereseko inbertsio deklaratzeko magnesio oxidoa fabrikatzeko hirugarren lerroaren instalaziorako proiektua, Zubirin (Esteribar), 8 milioi euro inguruko inbertsioarekin.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak inbertsio proiektua ebaluatu du, eta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, proposatu du foru intereseko inbertsio deklara dezatela abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Interes foraleko inbertsio deklaratzea Magnesitas Navarra SAk sustatutako enpresa proiektua, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako. Proiektuaren xedea magnesio oxidoa fabrikatzeko hirugarren lerroaren instalazioa da, Zubirin (Esteribar).

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Magnesitas Navarra SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1909226