149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Alkatetzaren eskuordetza ezkontza zibilak egiteko

2019ko uztailaren 4an, Eloko Udaleko alkate José Manuel García Arósteguik 6/2019 Ebazpena eman zuen. Haren bidez ebazten da:

1. Honako zinegotzien (batzuk nahiz besteen) esku uztea alkatetza honi dagozkion eskumenak ezkontzak baimentzeko, Kode Zibilaren 51.1 artikuluan eta hurrengoetan arautua, baldin eta lege testu beraren 56. artikuluan ezarritakoaren arabera, aldez aurretik tramitatu eta ebatzi bada espedientea.

–Francisco Javier Mateo Zabalza.

2. Aipatutako eskuordetzez gain, alkatetzak ezkontzak egin ahal izango ditu, ezkontza zehatz bat baimentzeko eskumena bereganatuz hartan zuzenean eragiten duenean. Aldi berean, eskuordetza honek ez du eragozten bestelako zinegotziek ezkontza zehatzak baimentzeko eskuordetzak jaso ditzaketenik.

3. Jakinaraztea ebazpen hau interesdunei, azaldutako eskuordetzak onar ditzaten; onartzen dituztela ulertuko da jakinarazten den egunetik 3 egun balioduneko epean ez badute espresuki uko egiten; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Elon, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1909375