149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an, 3/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak, arau bereko 18. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz.

GASTUEN partida:

1-33310-6220000 “Mendabiako Kultur Etxea”. Zenbatekoa: 71.877,52 euro.

FINANTZAKETA:

Kreditu-gehigarria, partida honetatik:

1-870. “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”. Zenbatekoa: 71.877,52 euro.

Mendabian, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1909078