149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak 2019ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2019 aldaketa udal aurrekontuan. Hari dagokion ediktua urte bereko maiatzaren 30eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aditzera ematen da behin betiko onetsita gelditu dela, 2/1995 Foru Legean xedatuari betez.

Behin espedientean aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan ondoko kontsignazioak gelditu dira:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Xedea: Inbertsio errealak. Aurrekoa: 715.290,00 euro. Aldatua: 829.710,49 euro. Gaur egungoa: 1.545.000,49 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Xedea: finantza-aktiboak. Aurrekoa: 0,00 euro. Aldatua: 829.710,49 euro. Gaur egungoa: 829.710,49 euro.

Lodosan, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1909125