149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRAGABENGOA

2019/01 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Lizarragabengoko Kontzejuko Batzarrak 2019ko ekainaren 27an erabaki du 2019 urteko aurrekontuko aldaketa hau onestea hasiera batez.

2019/01: inbertsioa herriko argietan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lizarragabengoan, 2019ko ekainaren 27an.–Lehendakaria, Teresa Goikoetxea Arregi.

Iragarkiaren kodea: L1909497