149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren aldaketa behin-betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 81.992,18 euro.

Gastuak, guztira: 81.992,18 euro.

FINANTZAKETA:

Diru-sarrerak:

7. kapitulua: 49.417,29 euro.

8. kapitulua: 32.574,89 euro.

Finantzaketa, guztira: 81.992,18 euro.

Lesakan, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1909071