149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

Alkatea, Amaia Ruiz Marcoain, 2019ko uztailaren 7tik 14ra bitarte, biak barne, udalerritik kanpo izanen baita, beharrezkoa da denbora horretarako haren ordezkoa izendatzea, eta beraz, Leotzeko Udalbatzako alkateorde Celia Raquel Recalde Murilloren esku utzi dira haren eginkizunak.

Iratxetan (Leotz), 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1909127