149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 126. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren ekainaren 27ko 50/2019 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa 1. poligonoko 126. lurzatian (Izako Kontzejua), Jesús Angulo Muñozek sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita. Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Itzan, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1909645