149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Iturengo Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, oihan lotearen aprobetxamendua esleitzeko. Altxunea eta Asurdi alderdietan dago lotea eta hauek dira haren ezaugarriak:

–Bi lote:

1. lotea: 1.399 oin, P. radiata (insignis), 704,52 metro kubikoekin, 11.828,33 eurotan baloraturik, BEZa kanpo.

2. lotea: 1.148 oin, Q. rubra (Haritz amerikarra), 1.062,27 metro kubikoekin, 18.695,94 eurotan baloraturik, BEZa kanpo.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Iturengo Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizuneko aitorpena. Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egun horretako hamabiak arte.

Jarraian irekiko dira proposamenak.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Iturengo Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Iturenen, 2019ko uztailaren 16an.–Alkatea, María Jose Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1909581