149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea

Iturengo Udalak, 2019ko uztailaren 9an egindako Osoko Bilkuran, erabaki zuen hogei lanegunez erakustaldi publikoan jartzea Iturengo Udaleko balorazio txostenaren berrikuspena, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, eta Batzorde Mistoan aritzeko Udalaren ordezkariak izendatu zituen.

Txostenaren berrikuspen agiri hori ikusgai dago udal idazkaritzan, interesdun ororen eskura.

Hori guztia, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikulua betez.

Iturenen, 2019ko uztailaren 16an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1909579