149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Ordenantza, Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2019ko martxoaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Gesalazko agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 4an.

Jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jotzen da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behin betiko testuarekin batera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluak ezartzen du ordenantzek ez dutela eragin juridikorik izanen, haien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen ez den bitartean eta Estatuko Administrazioak edo Foru Komunitatekoak toki entitateei egin dituzten egintzak edo harturiko erabakiak deusezta ditzaten eskatzeko duten ahalmena erabiltzeko epea amaitzen ez den bitartean.

Muetzen, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

ORDENANTZA, AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak egiteagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zerga-egitatea.

Halaber, zerga-egitatea izanen da Udalaren lokaletan egiten diren jardueretarako beharrezkoak diren agiriak fotokopiatzea edo inprimatzea, horietan parte hartzen dutenek eskatuta, eta Alkatetzak baimenduta.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri egitea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek egiten dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1.–Kopiak:

–DIN A-4 tamainako kopia bakoitzeko: 0,10 euro, zuri-beltzean.

–DIN A-3 tamainako kopia bakoitzeko: 0,20 euro, zuri-beltzean.

–DIN A-4 tamainako koloretako kopia bakoitzeko: 0,60 euro.

–DIN A-3 tamainako koloretako kopia bakoitzeko: 1,20 euro.

2.–Konpultsak: 5. konpultsatik aurrera: 0,60 euro.

3.–Lurzatien gaineko zedulak: 5. zedulatik aurrera: 0,60 euro.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Katastroko ziurtagiriak edo kopiak egiten diren unean sorraraziko da tasa.

Arau-hausteak eta zehapenak

7. artikulua. Iruzurraren erantzule izanen dira udal administrazioaren agiri eta jakinarazpenen sarrera eta irteera erregistroaren ardura duten funtzionarioak eta Udaleko Diruzaintzaren langile arduradunak. Iruzurra indarra duten xedapenetan ezarritako eran zigortuko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.–Salbuespen gisa, Udalaren lokaletan egiten diren jarduerak garatzeko beharrezkoak diren agiriak fotokopiatu edo inprimatzen ahal dira, Alkatetzak baimenduta.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1907562