149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat, Alkatetzaren ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez honako hau erabaki da:

1.–Udal honetako zinegotzi jauna den Iñaki Etxeberria Aranaz eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibila Herriko Etxean egiteko baimena ematea; aurreikusitakoaren arabera, 2019ko uztailaren 5ean eginen da.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Goizuetan, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1908629